APNABIk berriro abiarazi du Txikipark Programa Txurdinagako Jaipark instalazioetan

APNABI Autismo Bizkaiak berriro abiarazi du bere Txikipark Programa Txurdinagako (Bilbo) Jaipark haur-parkean.

Zerbitzu horrek helburu bikoitza du: familia kontziliazioa sustatzea eta 4 urtetik gorako autismodun haurrei disfrutatzeko aukera ematea. Txikipark programak, bestalde, topagune bat eskaintzen die familiei.

Jaipark haur-parkea Txurdinagako geltokiaren (metroaren 3. Linea) irteeran dago, Gabriel Aresti kaleko 22. zenbakian. Larunbatetan izango da 10:00etatik 14:30era.

Jaipark Txikiparkek haurrentzako jolas-gune bat du pilota-igerilekuarekin eta etxetxo eta txirristekin. Taberna bat ere badago nagusientzat. APNABIko haurrek hainbat aukera dituzte: eskulanen eta mozorroen tailerrak, Wii, musika eta dantza, mahai-jokoak eta irakurketa saioak, besteak beste.

Txikipark programan parte hartzeko, izena eman behar da Familien Laguntzarako Eremuan (Telf.:94 448 38 75 / familia@apnabi.org).

Comments are closed.