APNABIk jardunaldi bat antolatu du erakusteko teknologia lagungarria izan daitekeela AENdun pertsonen bizimodua errazteko

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko 150 familia inguruk parte hartu dute “Teknologia, lagungarria AENdun pertsonen bizimodua errazteko” prestakuntza-jardunaldian. APNABI Gela foroaren barruan antolatu da topaketa, foro horixe baliatzen baitu Elkarteak bazkide diren familien prestakuntza sustatzeko eta, horrela, autismoa duten pertsonak zaintzean eta arreta ematean sortzen diren zalantza eta kezkei erantzuteko.

Jardunaldiaren aurkezpenean, APNABIko presidente Mikel Pulgarínek azpimarratu du teknologiak gizartearen eta -baita ere AENdun pertsonen- ohiturak eta bizimoduak aldatzen ari direla. “Beharrezkoa da tresna teknologikoak ezagutzea –adierazi du- eta pertsona bakoitzari egokitzea, denek ezin baitituzte berdin erabili”.

Jardunaldi horretan hitzaldi bat eskaini du Garbiñe Guerrak. Garbiñe Terapia Okupazionalean diplomatua da, Neuropsikologian aditua eta Psikopedagogiako masterduna. Hizpide hartu du zer iritzi duen bizitza osoan zehar laguntza behar duten pertsonek teknologia berrietara duten sarbideaz.

Aurkezpena deskarga ezazu

Garbiñe Guerrak hainbat aplikazio teknologikoren errepasoa egin du eta, besteak beste, aipatu ditu emozioak lantzeko balio dutenak, gaitasun sozialak lantzen dituztenak, denborak kontrolatzen dituztenak, eta bereziki autismodun haurrentzat sortutakoak.

Bestalde, APNABIk teknologiak erabiltzen dituenez AENdun pertsonen bizitza independentea bultzatzeko, eta komunikazioa, hezkuntza-prozesua nahiz sustapen sozio-laborala sustatzeko, arlo horietako esperientziak eta jardunbideak aurkeztu dira jardunaldian.

María Jesús Clemente eta Amaia Fernándezek -APNABIko irakasleak eta hezitzaileak, hurrenez hurren- azaldu zuten teknologia berriak erabil daitezkeela ikasleekiko komunikazioa ahalbidetzeko hezkuntza-ingurunean.

Bestalde, María Luisa Arenas eta Ainara Callejak “Koiki” proiektua aurkeztu zuten, paketegintzaren banaketa arloko esperientzia pilotu eta berritzailea, teknologia darabilena lan-ingurunean laguntzeko.

Bukatzeko, APNABIko Etxebizitza Zerbitzuko arduradun den Susana Valladolidek aipatu zuen teknologia ezartzeko proiektu bat egin dutela Erandioko etxean, AENdun pertsonen bizitza independentea sustatzeko.

Comments are closed.