Beste APNABI GELA bat urriaren 7an, larunbatean, Àngels Poncerekin

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak beste prestakuntza- eta dibulgazio-jardunaldi bat antolatu du, oraingoan familien oreka emozionalari buruz. Datorren urriaren 7an egingo da Bilbon (Baroja Auditorioko Bizkaia Aretoan), APNABI GELA ekimenaren barruan.

Àngels Ponce terapeuta izango da jardunaldiko hizlari nagusia, zeina espezialista baita ezgaitasunak dituzten seme-alabadun familientzako laguntzan. Hitzaldiaren izenburua izango da “Estrategiak ezgaitasunari aurre egiteko eta autismoa duten pertsonen zein familien oreka emozionala berreskuratzeko”.

Àngels Poncek Bartzelonako Nexe Fundazioan lan egiten du, eta Fundazio horrek arreta ematen die ezgaitasun bat baino gehiago dituzten haurrei. Hogeita hamar urte daramatza lanean eta taldekako prestakuntza eta dinamizazio jarduerak egiten ditu, laguntza emateko familiei, batez ere, momentu zailetan. Era berean, 15 gida eta argitalpen kaleratu ditu ezgaitasunaren inguruko laguntzari, elkarbizitzari eta orientazioari buruz.

APNABI GELA ekimenaren helburua da prestakuntza ematea familiei Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonek beren etapa desberdinetan bizi dituzten egoerei buruz. Proiektuak oinarritzat hartzen ditu hizlari gisa parte hartu duten diziplina desberdinetako teknikari eta adituen ezagutzak, kasu honetan, Àngels Poncerenak.

Comments are closed.