Diploma banaketa

diplomaEntremanos erakundeak pertsonen prestakuntza sustatzen du, sinetsirik dagoelako prestakuntza hori ezinbestekoa dela pertsona horien laneratzea errazteko eta orobat sinetsirik dagoelako garrantzitsua dela gizarte, lan eta komunikazio arloko trebezia batzuk eskura ditzatela beren garapen pertsonal eta laborala sustatzeko eta, bide horretatik, laneratzea bultzatu eta
ahalbidetzeko.

Horregatik, iaz atezain/mandatari laguntzaile izateko prestakuntza ikastaro bat abiarazi zen Inserta Fundazioarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin batera, eta ikastaro horren bidez EANdun 15 pertsona nagusi prestatu dira, emaitza bikainak lortu direlarik.

Ikastaroa otsailaren 2an bukatu zen eta egun horretan bertan amaiera-ekitaldia ospatu zen Zazpi jatetxean, non diplomak banatu zitzaizkien ikastaroko parte- hartzaileei. Hantxe izan ziren APNABIKO kudeatzailea, Natxo Ruiz, Inserta Fundazioko zuzendaria, Mª Ángeles Martinez eta Entremanoseko zuzendaria, Iban Huarte.

Entremanos erakundeak horrelako prestakuntza-ikastaroak antolatzen ditu 2013tik eta pozik gaude balorazioa oso positiboa delako.

Comments are closed.