KIABIk ECA proiektuaren aldeko apustua egin du

1978an sortutako KIABI moda markak bat egin zuen iaz gure ECA proiektuarekin, eta AENdun pertsonak kontratatu ditu Bizkaian dituen hainbat dendatan.

Lehen kontratazioa 2017ko udan egin zen, KIABIk Bilbondon (Basauri) daukan dendan lan egiteko. Bigarrena berriagoa da, abenduan egin zen, eta kasu honetan, kontratatutako pertsona Barakaldoko MegaPark zentroko dendan arituko da. Biek ala biek sei hilabeteko kontratua dute lanaldi erdian.

Oso pozik gaude benetan erraza izan delako KIABIko arduradunekin komunikatzea eta elkar ulertzea. Gainera, bi pertsona horiek oso modu erraz eta erosoan sartu dira egokitu zaizkien dendetan, eta horretarako ezinbestekoa izan da beren lankideen laguntza. Elisabeth Sánchezek, Bilbondorako kontratatu duten pertsonak, argi dauka, eta halaxe dio: “Ilusioa piztu zait, nigan sinetsi dut berriro, eta hori posible izan da KIABIk daukan lantaldeari esker. Orain nik frogatuko diet konfiantza izan dezaketela nigan dendak ondo funtzionatzen jarrai dezan. Álvaro Calvo, berriz, pozik dago aukera hau eman diotelako, lehen lan-esperientzia izango baita beretzat.

APNABI Autismo Bizkaian oso pozik gaude biek jaso duten aukeragatik, eta eskerrak eman nahi dizkiogu KIABIri proiektuan parte hartzeagatik.

Comments are closed.