Universitario Bilbao Rugby taldeko neska-mutilen urteko lehen garaipena

rugby inclusivoJoan den igandean, hilaren 28an, jokatu zen rugby inklusiboko kluben urteko lehen partidua. Goizeko 11:00etan, Hernaniko zelai batean elkartu ziren Gaztedi Rugby Taldea, Hernani Club Elkartea, Getxo Errugby Taldea eta Universitario Bilbao Rugby klubak.

Bilbao taldeko kide diren APNABI Autismo Bizkaia elkarteko neska-mutilek partidu bikaina egin zuten eta irabazi egin zioten Gaztedi taldeari. Kirol noble honetan ohikoa den bezala, giro bikainean jokatu zen partidua.

Jardunaldiak hirugarren zatia ere izan zuen, non lau taldeetako neska-mutilek paella jan baitzuten adiskidetasun eta kiroltasun giro bikainean.

Comments are closed.