APNABI Autismo Bizkaia elkarteak Basurtuko jaietan kolaboratuko du, egitaraua irakurketa errazera egokituz

Irakurketa erraza deitzen zaio eduki bat errazago irakurtzeko eta ulertzeko egiten den egokitzapenari. Kontua ez da bakarrik testua erraztea, baizik eta baita ere ilustrazioak eta maketazioa egokitzea. APNABIrentzat ingurune komunitarioa funtsezko pieza bat da bere misioa garatzeko, eta irmoki sinesten du lankidetza-sare bat sortu behar dela bere komunitateko eragile sozial…

APNABI protagonista Bakioko V. MTB martxan

martxa-bakio

APNABI Autismo Bizkaia izan da Bakioko V. MTB (mountain bike) Martxaren protagonista. Ekitaldia uztailaren 21ean (igandea) egin zen, adin desberdinetako ehundik gora parte- hartzailerekin. Kirol ekitaldi solidario hau –ez da txapelketa bat- Bakion eta inguruko udalerrietan egiten da, 30 kilometroko zirkuitu batean, bai mendiko pistetan eta baita ere asfaltoan, eta…

APNABIk autismoa artatzeko egiten duen lana erakutsi zien Gironde-ko ordezkariei

Atzo Akitaniako Gironde departamenduko (Frantzia) 13 profesional eta kudeatzailez osatutako ordezkaritza bat etorri zen gurera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailburuorde Lide Amilibiaren eskutik. APNABIk Girondeko profesionalei (ospitaleetako, ezgaitasuna duten pertsonen zentroetako, Girondeko osasun agentziako eta Bordeleko Unibertsitateko zuzendariei) azaldu zizkien gure antolakundearen estrategia, egitura, eredua eta esku-hartzea. Ordezkaritzak…

Laguntzadun enplegua, enplegu inklusiboa

eroski

2019ko lehen seihilekoan, AENdun hamar pertsonak lan-kontratu bat lortu dute enpresa arrunt batean. Hamar kontratazio horiek egin dituzten enpresa edo erakunde gehienak zerbitzuen sektorekoak dira. Urtero parte hartzen duten Primark eta Unilever enpresez gain, aurten RETAbet, Eroski, Ausolan eta IRSE konpainiek ere bat egin dute ekimenarekin. Hamar kontratazio horietatik hiru…

“Ekitea”, ekintzailetzaren aldeko apustua AENdun pertsonentzat

programa ekitea

“Ekitea” AENdun pertsonentzat garatzen dugun ekintzailetzako proiektu bat da, APNABIren eremu soziolaboralak (Entremanos) bultzatua eta BBK-ko Obra Sozialaren laguntza ekonomikoa duena. Urte hasieran, Entremanos elkartean pentsatu genuen posible zela proiektu bat egitea AENdun pertsona guztiek aukera izan dezaten ekintzailetzako lan-proiektu bat garatzeko. BBK-ko Obra Sozialaren finantza-laguntzari esker jarri zen martxan…

Aisialdi inklusiboa: nahi baduzu, ahal duzu

apnabi-ondavasca

APNABIko Aisialdi eta Denbora Libreko Eremuko arduradun Esther Fernándezek joan den ekainaren 7an Onda Vascako irratsaio batean esan zuen aisialdia funtsezkoa dela edozein pertsonaren bizitzan. “Denoi gustatzen zaigu ongi sentiarazten gaituzten gauzekin gozatzea. APNABIn lanean dihardugu AENdun pertsonek ere denbora libre aberasgarri eta betegarria izan dezaten. Gure helburua da horretarako…

APNABIren Udako Jai Handiak 500 lagun batu ditu Indautxuko Jesuiten ikastetxean

APNABI Autismo Bizkaiak 500 lagun batu zituen ekainaren 22an (larunbatean) Indautxuko (Bilbo) Jesuiten ikastetxeko instalazioetan egin zen Udako Jai Handian. Gurasoak, aiton-amonak, neba-arrebak eta beste hainbat senitarteko eta adiskide autismodun pertsonekin elkartu ziren Udako Jai Handian, zeinetan jokoak, musika, kirol-lehiaketak eta paella aitzakia ederra bihurtu baitziren adiskidetasun egun horretaz gozatzeko….

APNABI ekainaren 16ko “estropatadan”

APNABIk WOP Fundazioaren estropatada herrikoiaren zazpigarren edizioan parte hartuko du ekainaren 16an (igandea), ahate handi batekin eta 25 ahate txikirekin. Eguerdiko 13:00etatik aurrera Wo-ahateek lasterketaren ibilbidea egingo dute Bilboko itsasadarrean, baina aurten alderantzizko norabidean.  Aurten lasterketa Euskalduna Zubian hasiko da eta Deustuko Zubian bukatu. Ahate handi bat (Wopaton) eta ahate…

APNABIk jaso du ONCEren Urrezko Txintxarria

APNABI Autismo Bizkaiak jaso du ONCE Euskadik sustatzen duen 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria. Aitortza hori gaur eman zaio, ekainaren 8an, Bilbon “gizarte inklusibo baten alde” egin den XVII. Txintxarri Lasterketa amaitzean. APNABI Urrezko Txintxarri izendatua izan da, berau izan delako boto gehien jaso duen erakundea ONCEk bere webgunean antolatzen duen…