APNABIk bere arreta psikologikoan berrikuntzak egitea aztertzen ari da tresna digital baten bitartez

APNABIren kontsulta arloak funtzio exekutiboak optimizatzeko programaren aldi berri bati ekingo dio urrian, eta tresna digital berritzaile bat erabiliz egingo du. Eguneroko bizitzaren eta haren egitekoen planifikazioa eremu klinikotik lantzea du helburu ekimenak. Fase pilotu horretan –ekainean amaituko da– AENdun 10 adingabek hartuko dute parte. Saio presentzialak eta urrunekoak txandakatuko…

Eusko Jaurlaritzak APNABIk proposatutako hiru proiektu berri babestuko ditu

APNABI Autismo Bizkaiak Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa jasoko du hiru proiektu berritzaile garatzeko: aisialdi birtuala, bizimodu independenterako entrenamendua eta AENen zahartzea. Datozen hilabeteetan hasi eta garatuko dira ekimen horiek. Aisialdi birtuala Aisialdi birtualeko programa sortu zen espazio berriak sortzeko eta AEN duten pertsonentzako aukera ludikoak eskaintzeko asmoz teknologia berrien bidez,…

APNABIren Aldamiz Ikastetxeak Amazonen ‘Un clic para el cole kanpaina solidarioan parte hartuko du

Amazonek ‘Un clic para el cole’ kanpaina aktibatu du, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei laguntzeko elkartasun-ekimen berri bat, kosturik gabe eskola-materiala eros dezaten. APNABIren Aldamiz Ikastetxeak horretan izena eman du. Parte hartzen duen bezeroak egin duen erosketaren balioaren %2,5 erabiliko duen zentroa aukeratu ahal izango du, aparteko ezer ordaindu gabe, Amazonek jarriko…

Familiak lehen aldiz bildu dira Batzar Nagusian, konfinamenduaren ondoren

Joan den larunbatean, irailaren 26an, APNABI Autismo Bizkaiak bazkideen batzar orokorraren beste edizio bat egin zuen, urtero egiten den elkarretaratze nagusia. Oraingoan hitzordua berezia izan zen, COVID-19 delakoaren osasun-krisiak eragindako geldialdiaren ondorengo lehen topaketa presentziala izan baitzen. Hitzordua EHUko Bizkaia Aretoan izan zen, Bilbon. Memoria, emaitzen kontua eta 2019ko ekitaldiko…

APNABI LANek enplegurako prestakuntza ekintzak abiatu ditu aurrez aurre

APNABI Lan, APNABIren sustapen sozio-laboraleko arloak, urriaren 1ean, ostegun honetan, autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonentzako enplegurako prestakuntza programa berriro aktibatu du, eta aurrez aurre jarri du, gainera. Hau da 2020ko bigarren deialdia, eta abendura arte luzatuko da. Lehena otsailean hasi zen, baina martxoan eten behar izan zen, osasun alertagatik. Maiatzetik…

2020ko Euskaraldian ere izena eman du APNABIk!

2018an bezala, aurten ere APNABIk Euskaraldian parte hartuko du. Bigarren Euskaraldia 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 3ra bitartean ospatuko da Euskal Herri osoan. Aurten bi modu egongo daude entitate barruan parte hartzeko. Batetik, ariguneak sortuko dira, eta ahobizi eta belarriprest moduan parte-hartuko badute ere, modu kolektiboan egingo dute ariketa. APNABIk 3 arigune izango…

Aldamiz eskolako ikasgelek 10. urteurrena bete dute Txurdinagan

APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz ikastetxea ospatzen ari da. Irailean, 10 urte beteko dituzte Bilboko Txurdinaga auzoko hezkuntza bereziko ikastetxeek. Atzera begiratuta, Eguzkiñe Etxabe ikastetxeko zuzendariak oso positibotzat jo du hezkuntza-proiektu honen ibilbidea. “Ikaskuntzaz, elkarbizitzaz, hezkuntza pertsonalizatuaz eta ingurunearekiko loturaz beteriko hamarkada batean, baloratzen eta ezagutzen gaituen auzo baten parte sentitzera…

Plena Inclusionek ekintzailetzari buruzko mintegia eskainiko du urrian

Plena Inclusionek ekintzailetzari buruzko online mintegi bat eskainiko du urriaren 17an, larunbatean. Saioa adimen-ezgaitasuna edo garapen-ezgaitasuna duten eta jakin-mina duten pertsonei zuzenduta dago, eta haien familiei ere. APNABIko APNABI Lan lan-arloak elkartekideak parte hartzera animatzen ditu. Saioa 11:00etatik 13:00etara izango da, eta Zoom-en bidez egingo da, lotura honi jarraituz: https://us02web.zoom.us/j/81784012533. Plena Inclusionek…

Aisialdiko klubek 2020ko udazken eta neguko denboraldia hasi dute

Irailaren 19ko eta 20ko asteburuan hasi da APNABIko aisialdiko kluben denboraldi berria, eta abendura arte luzatuko da. Guztira 16 talde osatu dira, 5 eta 6 lagun bitartekoak. Lehen topaketetan, parte-hartzaileek hainbat ekintza egin zituzten: askariak aire zabalean, ibilaldiak naturguneetan zehar, hala nola Gorlizeko itsasargian, saskibaloi-partidak jokatu zituzten eta ibilaldiak egin…

Udako programazioak elkarteko 200 familia baino gehiagoren beharrei erantzun die

APNABIren udako eskaintza, Familiei Laguntzeko proposamenek eta Aisialdi arlokoek osatua, arrakastaz garatu da. COVID-19aren pandemiaren ondorioz planifikazioaren zati bat osorik birkonfiguratu behar izan zuten arren, bi taldeek 200 jarduera baino gehiago egin ahal izan dituzte ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, eta balorazioa oso positiboa da. Eskainitako 560 plazak bete dira…