
APNABI Autismo Bizkaia elkarteak pertsona autisten gurasoei zuzendutako elkarri laguntzeko taldeen ikasturte berriko lehen saioak egin ditu, 70 familiaren parte-hartzearekin. Topaketa horiek bizipenak partekatzeko, zalantzak eta kezkak adierazteko eta senideen bizitzako etapa desberdinei buruz hausnartzeko lekua eskaintzen dute.
Aurreko ikasturteetan bezala, bi talde egonkor antolatu dira, seme-alaben adinaren arabera bereizita: bata adin txikikoen familientzat eta bestea helduen familientzat.
Dinamikak gai baten aurkezpen labur bat eta talde txikietan hitz egiteko uneak konbinatzen ditu, iritziak trukatzeko eta gai interesgarriak plazaratzeko.
Talde horien bidez, APNABIko kide diren familien arteko laguntza-sareak indartu nahi dira, eta elkarren arteko laguntza erraztu, elkarrizketaren eta elkarri entzutearen bidez. Ikasturtean zehar, saioek familientzat bereziki interesgarriak diren hainbat gai jorratuko dituzte.
