APNABIko Gabonetako Jaia abenduaren 20an (ostirala) izango da Santutxuko Tximipark parke tematikoan

APNABIko familiok hitzordu bat daukagu datorren abenduaren 20an (ostirala) arratsaldeko 17:00etatik aurrera ospatuko den Gabonetako jaian. Aurten eszenatoki berri bat aukeratu dugu, Bilboko Santutxu auzoko TXIMIPARK parke tematikoa (Menéndez eta Pelayo kalea, 25B), Berriotxoa ikastetxearen ondoan dagoena, Santutxu eta Basarrateko metro geltokietatik bost minutura oinez. Jai hori aukera paregabea izango…

AENdun pertsonen elikadura-nahasteak aztergai azaroaren 16ko APNABI Gelan

Dei egiten diegu APNABI Autismo Bizkaia elkarteko familiei, parte har dezaten AENdun pertsonen elikadura-nahasteak aztergai dituen jardunaldi batean. Ekimen hau APNABI Gela programaren barruan antolatu da, zeinaren helburua baita prestakuntza ematea familiei Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonek beren etapa desberdinetan bizi dituzten egoerei buruz. Ekitaldi hori azaroaren 16an (larunbata)…

Urriaren 31n APNABIk bizitza osasuntsua helburu duen multi-kiroleko bigarren jardunaldia ospatuko du

APNABIk autismoa duten pertsonentzako Multi-kiroleko bigarren Jardunaldia antolatu du datorren urriaren 31n (osteguna). Ekimen hori Bilboko San Inazio auzoko kiroldegian egingo da, APNABIren Bizitza Osasuntsurako Programaren barruan, eta oinarritzat dauka taldeka eginiko jarduera fisikoa bultzatzea, betiere plan pertsonalizatu batekin eta jarraipen profesionalarekin. Jardunaldian izango dira Deustu, Blas de Otero, Garamendi,…

Fair Saturday: APNABIren aldeko kontzertuak Bilbon eta Sodupen

Datorren azaroaren 30ean, larunbatean, Fair Saturday kultur mugimenduaren edizio berri bat ospatuko da. Aurten, antolatzaileek APNABI Autismo Bizkaia aukeratu dute Bilbon eta Sodupen egingo diren ekitaldi musikaletan bildutako diruaren onuradun izateko. Bi ekitaldi horietan bildutako dirua APNABIk garatzen dituen proiektuak finantzatzeko erabiliko da. Lehen kontzertua, Rock ‘N Choir, Bizkaia Aretoan…

APNABIk “Lehen Sorospenak autismoa duten pertsonengan” izeneko tailer bat antolatu du urriaren 5erako

Datorren urriaren 5ean, larunbatean, APNABIk “Lehen Sorospenak autismoa duten pertsonengan” izeneko tailer bat egingo du AENdun pertsonen familientzat. DYAko profesionalek emango dute tailerra eta hainbat prozedura eta gaitasun azalduko dituzte, bat-batean gertatzen diren eta berehalako erantzuna behar duten egoeretan (eztarriko buxadurak, krisi epileptikoak, zorabioak, erredurak, intoxikazioak edo, besteak beste, ebakiak)…

APNABI Bakioko V. MTB Martxan egongo da

Bildutako dirua osorik joango da AENdun pertsonen eta beren familien elkartera Bakioko V. MTB Martxa – Kepa Uriarte Memoriala datorren igandean egingo da, uztailaren 21ean, eta APNABI izango da protagonista. Mountain bike proba honetan bildutako diru guztia joango da autismodun pertsonen eta beren familien Bizkaiko elkartera eta, zehazki, bazterkeria arriskuan…

APNABIko familien Jai Handia, ekainaren 22an

APNABIk Familien Jai Handia ospatuko du ekainaren 22an, Bilboko Jesuiten Eskolako instalazioetan (Urkixo Zumarkalea, 67). Elkarte hau osatzen duten familia guztiak eta haien inguru hurbileko pertsonak gonbidatuta daude hitzordu berezi honetara. Egitarau bete-betea prestatu dugu udari ongietorria egiteko ekitaldi honetarako: jarduera ludikoak txikientzat, txapelketak eta tailerrak. Helduek Laser Tag, errealitate…

APNABIk autismodun pertsonen antsietate-egoerak aztertu ditu

aula-apnabi

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko 200 familia inguru bildu dira antsietateari buruzko prestakuntza-jardunaldi batean. Topaketa horretan hizpide hartu dira antsietatearen agerraldiak, antsietatea eragin dezaketen faktoreak eta erregulazio emozionalerako prozedurak, horrelako egoerak lantzeko autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonekin. APNABI Gela foroaren barruan antolatu da jardunaldia, foro horixe baliatzen baitu Elkarteak bazkide…

Maiatzak 24, autismodun pertsonen antsietateari buruzko APNABI Gela

Dei egiten diegu APNABIko familiei jardunaldi honetara, non autismodun pertsonen antsietate-egoerak aztertuko baitira. Ekitaldia maiatzaren 24an izango da, ostiralean, arratsaldeko 17:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian. Jardunaldi hau APNABI Gela ekimenaren barruan antolatu da, zeinaren helburua baita prestakuntza ematea familiei Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonek beren etapa desberdinetan bizi dituzten egoerei…

Apirilak 12, APNABI Eguna: Batzar Orokorra eta bozkatzeko eskubideari buruzko hitzaldia

APNABI Eguna, gure elkartearen topaketa garrantzitsuena, datorren apirilaren 12an egingo da, ostiralean, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Bilbon duen Bizkaia Aretoa eraikinean. Topaketa horren barruan egingo da APNABI Autismo Bizkaiaren Batzar Orokorra, non, besteak beste, azken urteko jarduera eta emaitzak aztertu eta ekitaldi honetako aurrekontuak aurkeztuko baititugu. Topaketan hitzaldi bat emango…