APNABIk ia 12.500€ lortu ditu dohaintzan, Gabonetako loteria-salmentari esker

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak loteria saldu du joan den abenduaren 22an egindako Gabonetako Zozketa Berezirako, baina hautatutako zenbakiak ez dira saritu. Hala ere, azpimarratu behar da, ehunka lagunen laguntzari esker, 12.430 boto-txartel saldu direla, hau da, 62.150€, eta ia 12.500€ elkartasun-ekarpen gisa, elkartearen lana bultzatzeko. Aurtengo zenbakiak 78651 eta…

APNABIren jarduera ez da etengo Eguberrietako asteetan

APNABI Autismo Bizkaiaren eguneko arretarako zentroek (EAZ), kontsulta-zerbitzuak eta Aldamiz ikastetxeak Eguberrietako oporraldiei ekin diete dagoeneko. Hala ere, elkarteko etxebizitzek, aisialdirako eta Familiei Laguntzeko ekimenek eta APNABI Lanen enplegu-programek lanean jarraituko dute datozen asteetan. Hori guztia, azken hilabeteetan bezala, erakunde eskudunek COVID-19 delakoaren aurka ezarritako prebentzio- eta segurtasun-neurriak errespetatuz garatuko…

APNABI Lan eta Lan Berri foru programari esker, AENdun 14 pertsona erreprografian trebatu dira

Joan den abenduaren 21ean amaitu zen APNABI Lanek, APNABIren gizarte- eta lan-arloak, eskaintzen duen autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten gazteentzako lan-trebakuntzako ikastaroa. Programari esker, 2020an 14 pertsona erreprografiako laguntzaile gisa trebatu dira. Formakuntza hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak bultzatutako Lan Berri programari esker egin izan da,…

Aldamiz ikastetxeko ikasleak Bilboko hiri-baratzeez gozatzen dute

APNABI Autismo Bizkaiaren Txurdinagako Aldamiz ikastetxeak Otxarkoagako eta Errekaldeko hiri baratzeetan jarduera integratzailea eginez jarraitzen dute 2020-2021 ikasturtean. Ikasleak astean bitan joaten dira ortura eta han lurra lantzen, landareak zaintzen eta sasoiko produktuak biltzen ikasten dute neska-mutilek, besteak beste. 📸 Hona hemen 2020ko abenduaren 15ean baratzean egindako argazkien bilduma, urteko…

APNABI Lanek ikastaroa eskaintzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren LEPrako, adimen-urritasuna duten pertsonei zuzenduta

Bizkaiko Foru Aldundiak adimen-urritasuna duten pertsonentzako lanpostu publiko batzuk eskainiko ditu 2021ean. Horretarako, APNABI Autismo Bizkaiaren gizarte- eta lan-arloak, APNABI Lanek, prestakuntza-ikastaro bat eskainiko du —erabat doakoa—, deialdia prestatu nahi duten autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonei laguntzeko. LEP honetan parte hartzeko ez da titulazio zehatzik behar, baina ezinbestekoa da…

APNABIko Mikel Álvarezek ONCEren ezgaitasunari buruzko mahai-inguru batean bere esperientzia azaldu du

Abenduaren 2an, ONCE Euskadik mahai-ingurua egin zuen Ezgaitasunaren Nazioarteko Eguna zela eta: “Ezgaitasuna duten pertsonak edo ingurune ezgaituak?”. Hitzorduak 80 pertsona baino gehiago bildu zituen, eta, besteak beste, Mikel Álvarez izan zen hizlari, APNABIren erabiltzailea den eta zuzenbidean lizentziatutako gaztea. Bere hitzartean Bizkaiko Foru Aldundirako oposizioak prestatzen izandako esperientzia azaldu…

Lurgorrik ateak ireki ditu, APNABIren eguneko arretarako zentro berria Gernikan

APNABI Autismo Bizkaiak asteazken honetan, abenduak 9, martxan jarri du Lurgorri, Gernikan duen eguneko arretarako zentro (EAZ) berria. Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera aktibatu du. Elkarteak Bilbo Handiaren ingurutik urrun duen eguneko lehen arreta-zentroa da. Busturialdean dago kokatuta, eta, horri esker, errazago erantzungo die elkarteak eskualde horretan edo inguruan dituen familia…

APNABIren 2021 egutegiak salgai!

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak egutegiak prestatu ditu saltzeko. 2021 urte berriari begira, eta nobedade gisa, mahai gainekoez gain -2€-, hormako egutegiak ere eros daitezke 5€-ren truke. Bi urtekariek erakundearentzat garrantzitsuak diren egunei buruzko erreferentziak dituzte, hala nola apirilaren 2ko Autismoaren Nazioarteko Eguna edo azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko…

APNABIren erabiltzaile eta profesionalek bat egin dute EiTB Maratoia kanpaina solidarioarekin

Bigarren urtez jarraian, APNABIk bat egin du EiTB Maratoia elkartasun-kanpainarekin, aurten COVID-19 delakoaren ikerketaren alde. APNABIko bederatzi zentroetako erabiltzaile eta profesionalek parte hartu dute ekimenean. EiTBk bertso kate handi bat sortu nahi du, ‘Ez negar egin, gu elkarrekin’ errezitatuz, Maddalen Arzallus, Sebastian Lizaso, Oihana Iguaran, Xabier Euzkitze, Onintza Enbeita eta…

APNABI, 2020an Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian sartu ziren 50 enpresen artean

Guztira 52 erakunde elkartu dira Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziara 2020. urtean, eta Euskadin berrikuntza sustatzeko aliantza publiko-pribatu horretan sartu dira. Euskadiko I+Garen %62 osatzen dute aliantzako kideek. Horien artean dago APNABI Autismo Bizkaia. Aliantza honekin bat egin du, Autismo Espektroaren Nahasmena (AEN) duten Bizkaiko pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko…