Prest dugu APNABIren 2022ko Gabonetako Loteria!

APNABI Autismo Bizkaiak 49154 eta 93431 zenbakiak jokatuko ditu 2022ko Gabonetako Zozketa Berezi honetan. Txartel bakoitza 5 eurotan salduko da; horietatik 2 euro zenbaki bakoitzean jokatuko dira eta 1€ elkartearen aldeko dohaintza izango da. Gainera, saski batekin sarituko da 2022ko Gabonetako Zozketa Bereziaren sari potoloaren azken lau zifrekin bat datorren…

Irailaren 2an estreinatu da zinema-aretoetan ‘El radioaficionado’, autismoa protagonista duen filma

Iker Elorrieta zuzendari bilbotarrak irailaren 2an, estreinatu zuen bere lehen film luzea, “El radioaficionado”. Autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duen pertsonaia bat protagonista duen lehen film espainiarra da. APNABI Autismo Bizkiako talde profesionalaren laguntza izan du zinta balioztatzeko. Elkarteak positibotzat jo du proiektua, gizartea sentsibilizatzen eta kolektiboa ikusarazten lagunduko duelako. Aurkezpena…

Animatu APNABI Autismo Bizkaiaren 4. argazki lehiaketan parte hartzera!

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak bere argazki lehiaketa antolatu du, aurten ere uda hasierarekin batera. Lehiaketaren helburua erakundeak urte amaieran sortzen duen egutegi solidarioa osatzea da. 4. edizio honetan, «Nire ikuspegi gogokoenak» goiburupean egingo da, eta erakundea osatzen duten pertsonen sormena piztea du helburu, hau da, AENa duten pertsonena, bazkide diren…

APNABIko 100 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Korrika 22an Mungian!

APNABI Autismo Bizkaiko autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten 100 pertsonak baino gehiagok, familiek eta profesionalek osatutako talde handi batek parte hartu zuen atzo, apirilak 7 osteguna, Korrikaren 1775 kilometroan, Mungian. Euskararen aldeko ekimena Amurriotik (Araba) abiatu zen martxoaren 31n eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian (Gipuzkoa), Euskal Herriko geografia osoan…

APNABIk AENen diagnostiko-irizpideen eguneraketa eta laguntza-premiak landuko ditu online jardunaldi ireki batean

Datorren otsailaren 17an, osteguna, APNABI Autismo Bizkaiak jardunaldi tekniko irekia eskainiko du, online formatuan, autismoaren espektroaren nahasmenen (AEN) diagnostiko-irizpideak eta pertsonen laguntza-premiak eguneratzeko. Hitzordu hau ospatuko da otsailaren 18an Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna dela eta. Gaiari heltzeko, elkarteak honako honen laguntza izango du: Valentín Bote, haur eta nerabeen psikiatrian aditua,…