Dagoeneko aurkez ditzakezu argazkiak APNABIko 5. lehiaketara, 2023ko urriaren 1era arte zabalik

APNABI Autismo Bizkaiak, beste urte batez, bere argazki lehiaketa deitu du uda hasierarekin batera. Edizio hau 5. edizioa izango da, eta ingurumena eta ongizatea zaintzeko ikuspegi argiarekin egingo da. Gaia «Herri eta hiri jasangarriak» izango da, eta 11. Garapen Jasangarriaren Helburuari (GIH) erantzungo dio, askotariko alderdiak barne hartuz, hala nola…

Ariane Arroitak AEN duten pertsonen ongizate fisiko eta emozionalerako zenbait gako azaldu ditu APNABIk antolatutako dibulgazio-jardunaldi batean

200 pertsona baino gehiago bildu ziren martxoaren 23an Deustuko Unibertsitateko auditorioan, “AEN duten pertsonen ongizate emozionala eta fisikoa” izeneko jardunaldian parte hartzeko. Bertan, Ariane Arroita Gandariasek, Osakidetzak Barakaldon duen osasun-zentroko psikiatrak, zenbait gako eskaini zituen osasun fisikoari, mentalari, psikofarmakoen tratamenduei eta horien bigarren eraginari eta zahartzeari buruz. Gotzone Sagardui Goikoetxeak,…

Asperger Sindromeaz hitz egiteko 150 lagun baino gehiago bildu dira Azken APNABI gelan

APNABIren Iralabarriko eguneko arretarako zentroak (EAZak) otsailaren 18an, larunbata, APNABI gela jendetsua hartu zuen. Asperger Sindromearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, elkarteak topaketa antolatu zuen autismo-profil horrekin lotutako gaurkotasuna eta eurentzat eskaintzen dituen aukerak jorratzeko. Eta, beste behin ere, interesa zela eta, aretoa txiki geratu zen, bertaratutako autismoaren espektroko nahasmena (AEN)…

APNABIk erakusketa artistiko eta bibliografikoa eskainiko du otsailean autismoaz sentsibilizatzeko

APNABI Autismo Bizkaiak erakusketa artistiko eta literario bat eskainiko du otsailaren 6tik 28ra, ‘Kultura eta artea gure bizitzetan’ izenburupean. Bilboko Begoña auzoko udal liburutegian izango da erakusketa, eta irakurketa errazeko literatura aukeraketa bat, autismoari buruzko lanak -bai haurrentzat, bai orokorrentzat- eta irisgarritasuna errazteko egindako material lagungarrien laginak ere jarriko dira…