Abian da APNABIren 2. argazki-lehiaketa, 2021 egutegia osatzeko

APNABI Autismo Bizkaiak bere argazki-lehiaketaren 2. ediziorako deialdia egin du, elkarteak urte amaieran ekoitziko dituen 2021 egutegiak osatzeko. Aurten, “Nire bizitza osasuntsua” izango da lehiaketaren gaia, eta erakunde osoari zabalik egongo da: AEN duten pertsonei, bazkide diren familiei edo parte hartu nahi duten profesionalei, adina edozein dela ere.

Pertsona bakoitzak gehienez ere 3 argazki aurkez ditzake. Hautatutako 12 lanak izango dira datorren urteko APNABI egutegiaren protagonista, eta, lan horiek sustatu eta zabaltzeaz gain, egileek argazki gehiago jasoko dituzte sari gisa.

Parte-hartzea doakoa da. Lanak formatu digitalean bidali ahal izango dira, 2020ko urriaren 31 arte, komunikazioa@apnabi.org helbidera, gaian “APNABI 2020 lehiaketa” jarrita, eta egilearen izen-deiturak eta argazkiaren izenburua e-mailaren barruan jarrita. Oinarri guztiak hemen sakatuz kontsulta daitezke.

Comments are closed.