AENa duten pertsonen anai-arrebei laguntzeko taldekako topaketak hasiko dira

Autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen anai-arrebentzako laguntza-talde espezifikoak eskainiko ditu APNABI Autismo Bizkaiak udazken honetan, lehen aldiz. ‘Anai-arrebak ‘izenpean, 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo dira hasiera batean. Ez da inolako terapiarik egingo. Helburua da pertsona horiek ezagutzea eta elkargune bat sortzea, haien antzekoak diren pertsonekin partekatu ahal izateko.

Informazio gehiago jaso nahi duten familiek APNABI Familien Laguntzarako Taldearekin harremanetan jar daitezke 94 475 57 04 telefono-zenbakiaren bidez, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara, edo posta elektronikoz, familia@apnabi.org helbidera idatziz.

Guraso-taldeak

Bestalde, ikasturte berriarekin batera, gurasoentzako laguntza-taldeek ere ohiko topaketekin hasiko dira. Hitzordu horiei buruzko informazio espezifikoa emango zaie aurretik parte hartu dutenei. Kasu honetan ere APNABIren dinamika horiei buruzko informazio gehiago eskura daiteke Familiei Laguntzeko taldearekin harremanetan jarriz 94 475 57 04 telefono-zenbakian, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara, edo posta elektronikoz, familia@apnabi.org helbidera idatziz.

Comments are closed.