AENdun pertsonek parte hartu dute Bilboko Udalaren irisgarritasuna hobetzeko

San Inazio eguneko zentroko kideak dira. // APNABI

APNABI Autismo Bizkaiko Adrián Ussía eta Unai Bustamante Bilboko Udalak antolatutako foku-talde batean izan ziren joan den azaroaren 24an, udal-zerbitzuen irisgarritasuna lantzeko. Haiek, Ainhoa Isasi San Inazioko Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) profesionalaren laguntzarekin, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonen perspektiba eskaini zuten.

Talde-dinamikan beste erakunde batzuetako pertsonek ere parte hartu zuten, hala nola Deustuko auzo elkartekoek, AVIFESekoek, ONCE Fundaziokoek eta Aspacekoek.

Zerbitzu presentzialak eta online eskaintzen direnak baloratu ziren, bai eta profesionalek Udalean edo 010 telefonoan eskaintzen duten tratua, dkumentazioa, espazioen seinaletika eta izapide bat egiteko edo informazioa eskatzeko unean oztopo izan daitekeen beste edozein alderdi ere, baita udal-zerbitzura sartzea zaildu dezaketen oztopo arkitektonikoak ere. Horrekin guztiarekin, Udalak ikuspegi globala lortu nahi zuen, maila kognitiboan, entzumenean, ikusmenean, mugikortasunean, etab.

Ikerketa

Prozesu hau Bilboko Udalaren ekimen baten barruan kokatzen da, eskaintzen dituen zerbitzuen irisgarritasun globala aztertzeko, horretarako zailtasun edo desgaitasunen bat izan dezaketen pertsonak kontuan hartuta. Bigarren fasean, APNABI bezalako erakunde parte-hartzaileen bidez askoz ere pertsona gehiagori helaraziko dien galdetegi bat diseinatuko dute.

Comments are closed.