AENdun pertsonen elikadura-nahasteak aztergai azaroaren 16ko APNABI Gelan

Dei egiten diegu APNABI Autismo Bizkaia elkarteko familiei, parte har dezaten AENdun pertsonen elikadura-nahasteak aztergai dituen jardunaldi batean. Ekimen hau APNABI Gela programaren barruan antolatu da, zeinaren helburua baita prestakuntza ematea familiei Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonek beren etapa desberdinetan bizi dituzten egoerei buruz. Ekitaldi hori azaroaren 16an (larunbata) izango da, goizeko 11:00etan, Bizkaia Aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) paraninfoan (Abandoibarra etorbidea, 3, Bilbo).

Jardunaldiko hizlari espezializatua Nuria Hernando izango da, psikopedagogo eta irakaslea, eta Madrileko Erkidegoko AUCAVI ikastetxeko zuzendaria (AUCAVI, Autismo Calidad de Vida fundazioa). “Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten neska-mutilen elikadurako nahasteak tratatzeko esku-hartze gidaliburua”ren egilea da (“Guía de intervención ante los trastornos de la alimentación en niños y niñas con Trastorno del Espectro del Autismo (TEA)”).

Jardunaldian aztergai izango dira, besteak beste, elikadurarekin eta ariketa fisikoarekin lotutako bizi-ohitura osasuntsuak eta AENdun pertsonen elikadura arazoak. Azken horri dagokionez, hobeto ezagutuko dugu zein arrazoi dauden elikadurako nahasteen atzean (zentzumenetakoak, gastrointestinalak, hiperselektibitatea eta beste hainbat), zeintzuk diren elikadurako nahaste ohikoenak eta zein estrategia erabiltzen diren esku-hartze prozesuan.

APNABI Gelako saioetan egin ohi dugun bezala, hitzaldia amaitu ondoren mahai-inguru bat egingo da eta familien galderei erantzungo zaie.

Larunbata, azaroak 16
11:00
BIZKAIA ARETOA UPV/EHU (Baroja Aretoa)
Abandoibarra etorbidea, 3 – Bilbo

Comments are closed.