Aldamiz Ikastetxea trantsizio energetikoa landu du Repsol Zinkers ekimenaren bitartez

Joan den azaroan APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz ikastetxeko ikasleek Repsol Zinkers hezkuntza programan parte hartu zuten. Ekimenaren helburua ikasleekin energiaren erabilera, ingurumena, jasangarritasuna eta 2030 Agenda bezalako gaiak lantzea da, hori guztia proiektuen bitartez.

Dinamika nagusia bideo-deien bidez egin zen, ikusizko laguntzak eta bideo interaktiboak baliatuz. Pertsona batek jardunaldia dinamizatu zuen eta parte hartu zuten ikasleen behar puntualetara egokitu zen.

Jarduera denboran bidaia bat egitea izan zen, energia berriztagarrien erabilera ezagutzeko. Bideo interaktiboaren ondoren, ikasitako kontzeptuak erakutsi zituzten quiz game edo galdera-joko batean, %100ean asmatuta.

Tailerraren aurretik, irakasle-taldeak ikasgeletako gaiak landu zituen taldeekin, jarduera garatzeko orduan oso lagungarriak izan ziren material egokituen bidez. Eskulanak eta esperimentuak ere egin ziren, esperientzia errealetan oinarritutako ikaskuntza esanguratsua errazteko. Jardunaldian parte hartzea oso aktiboa izan zen, eta ikasle guztiak oso parte-hartzaileak eta motibatuak izan ziren.

Comments are closed.