Aldamiz Ikastetxeak 400€ baino gehiago lortu ditu “Un clic para el cole” kanpaina solidarioari esker

APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz Hezkuntza Bereziko Zentroak 422,09 €-ko dohaintza lortu du 2021-2022 deialdian zehar Amazonen ‘Un clic para el cole’ kanpaina solidarioaren bidez. Kopuru hori kreditu birtuala da, salmenta-plataforman eskola-materiala erosteko. Horrela, ikastetxeak papergintzako hainbat material, eskulanetarako produktuak eta entzungailuak erosi ahal izan ditu, besteak beste.

Aurten ere, elkarteak eta, bereziki, Aldamiz ikastetxeak eskerrak eman nahi dizkiete, modu anonimoan, diru-bilketa hori eta material horiek lortzen lagundu duten pertsona guztiei, ikasleen arreta hobetzeko. ESKERRIK ASKO!!

Ikastetxeak parte hartzen duen bigarren kanpainan, erosketa-plataformako bezeroek ikastetxe bat aukera zezaketen, egiten zuen erosketaren balioaren % 2,5 erabiltzeko. Horrek ez zion aparteko kosturik eragiten; izan ere, Amazonek jartzen zuen zentro horien esku diru hori formatu birtualean, besteak beste, informatikako, jokoetako, material didaktikoko eta kiroleko 1000 produktu baino gehiagoko katalogoko materiala eskuratzeko.

Comments are closed.