Aldamiz ikastetxeko ikasleak musika klasikora hurbildu dira BOSaren eskutik

Urtarrilaren 26an, asteazkenean, Txurdinagako eta Deustuko Aldamiz ikastetxeko ikasleak Bilboko Musika Kontserbatoriora joan ziren Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) kontzertu batera, hiriko beste ikastetxe batzuekin batera. Bertan, Dan Brownen izen bereko ipuinean oinarrituriko ‘Wild Symphony’ kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten.

Musika klasikoko saioaz gain, ingelesezko irakurketa bat eskaini da ikasleentzat. Ikasle taldea oso pozik agertu da honako hauek partekatzeko aukera izateagatik:

“Asko gustatu zaigu. Kontserbatoriora joan gara. Oso zirraragarria izan da Bilboko Orkestra Sinfonikoak zein ondo jotzen duen entzutea eta ikustea. ESKERRIK ASKO!! Gehiagotan errepikatzea nahi dugu.”

Comments are closed.