Animatu 2024ko erromeriara! Ekainaren 22an izango da

APNABIk udako erromeria prestatzen hasi da, aurten ekainaren 22an, larunbata, ospatuko dena. Ohi bezala, hitzordua Bilboko Jesuiten Ikastetxeko patioan izango da (Areiltza Doktorearen Zumarkalea, 32). Jardunaldi horretan adin guztientzako egitarau zabala egongo da, 12:30etatik 18:30etara.

Elkarteak puzgarriak, pintakarak, herri kirolak familian eta txosna zerbitzua eskainiko ditu. 14:30etan bazkari herrikoia hasiko da bazkalosteko bingoarekin. Arratsaldean, eta eguraldiak aukera ematen badu, apar festaz eta diskofesta batez gozatzeko aukera izango da.

馃摳 2023ko erromeriaren argazkiak ikus ditzakezu esteka honetan.

Izen-emateak

Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da esteka honen bidez ekainaren 19a baino lehen, asteazkena. Pertsonako 5 euroko kostua izango du. Horri buruzko edozein zalantza argitzeko, taldeari familia@apnabi.org helbidera idatzi edo 94 475 57 04 telefonora deitu, astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 17:00etara.


Comments are closed.