APNABIk Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna ospatuko du apirilaren 2an. Elkartearen egutegiko egun garrantzitsuenetako bat da, eta hainbat ekintza partekatuko ditugu AENdun pertsonen eskubideak aldarrikatzeko eta gizartea gai horren inguruan sentsibilizatzeko.
APNABIk sustatutako topaketa hori Bilboko Areatzako estalpeetan egingo da. AENdun pertsonek primeran pasako dute aisialdi eta animaziozko gune batean beren senitartekoekin, profesionalekin eta ezgaitasunaren munduko beste antolakunde batzuetako lagunekin.
Autismoaren inguruan lan egiten dugun munduko erakunde guztiak kalera ateratzen gara apirilaren 2an, helburutzat hartuz herritarren kontzientzia esnaraztea AENdun pertsonen eskubideen inguruan eta beren gizarteratzea sustatzea.