APNABI, 2020an Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian sartu ziren 50 enpresen artean

Guztira 52 erakunde elkartu dira Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziara 2020. urtean, eta Euskadin berrikuntza sustatzeko aliantza publiko-pribatu horretan sartu dira. Euskadiko I+Garen %62 osatzen dute aliantzako kideek.

Horien artean dago APNABI Autismo Bizkaia. Aliantza honekin bat egin du, Autismo Espektroaren Nahasmena (AEN) duten Bizkaiko pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko xedean berrikuntzaren aldeko bere konpromisoa indartzeko.

Berrikuntzaren Euskal Agentziaren helburua da Euskadi Europako berritzaileenen artean kokatzea, eta, horretarako, lankidetzan dihardu bere 912 erakunde bazkideekin (EAEko I+Garen %62). Bazkideen %50 enpresa da. Bazkideen %13 eremu publikokoak dira, %11 hezkuntzarekin lotutako erakundeetakoak, beste %11 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko kide dira, %10 elkarte eta fundazioetakoak, eta gainerako %5, elkartekideak.

Comments are closed.