APNABI Autismo Bizkaia elkarteko ehun bat pertsonak parte hartu dute Bilbon egin den multi-kiroleko jardunaldian

APNABIko eguneko arreta zentroko, zentro okupazionaleko eta Aldamiz Ikastetxeko (elkarteko ikastetxea) ehun bat erabiltzailek parte hartu dute autismodun pertsonentzako Multi-kiroleko Jardunaldiaren bigarren edizioan, 31an urriaren, Bilboko San Inazio auzoko kiroldegian.

APNABIk programa bat garatzen du bizitza osasuntsua sustatzeko eta programa horren barruan kokatzen da jardunaldi hau, zeinaren helburua baita taldekako kirola praktikatzea plan pertsonalizatu batekin eta jarraipen profesionala eginez. Hala, xedea da Autismoaren Espektroko Nahaste (AEN) bat duten pertsonek kirol-modalitate desberdinak praktika ditzatela eta, aldi berean, ulertaraztea zein garrantzitsua den bizitza osasuntsua izatea.

Helburu horrekin, APNABIk informazio-puntu bat instalatu du kiroldegirako sarreran. Bertan aurkeztu dituzte Bilbao Kirolak-ek sustatzen dituen jarduerak eta gaitasun desberdinak dituzten pertsonentzako programa inklusiboak eskaintzen dituzte klubak.

APNABI Autismo Bizkaiak erakunde hauen laguntza izan du jardunaldia antolatzeko: Bilbao Kirolak, BBK Gizarte Ekintza, Al Campo por la Juventud Fundazioa, Athletic Club, HGB Ausarta Barakaldo EST, Barakaldo C.F., Universitario Bilbao Rugby, Bizkaiko Padel Federazioa eta Bizkaiko Pilota Federazioa.

Comments are closed.