APNABI Autismo Bizkaiak 1000 pertsona biltzea lortu du datorren igandean, apirilak 14, Barakaldon egingo duen martxa solidarioan

973 pertsonek eman dute izena Autismoa Martxan ekimenaren 2. edizioan, APNABI Autismo Bizkaiak Autismoaren Munduko Egunean garatzen duen ekimen solidarioan. Aurten Barakaldon izango da, datorren apirilaren 14an, igandea, bertako udalaren laguntzari esker.

Topkaeta 11:00etan Herriko Plazan da, 11:30ean 3 km-ko ibilbide irisgarri bat abiatzeko, Zuazo Ikastetxe publikoko patioan egingo den festa handi batean amaituko dena. Ibilbidearen amaieran, parte-hartzaile guztiek taldeko argazki bat egingo dute, eta jatekoa  hartu ahal izango da indarrak berreskuratzeko.

Jaiarekin jarraitzeko, APNABIk hainbat jarduera eskainiko ditu, hala nola, familia osoarentzako puzgarriak, adin guztietarako joko erraldoiak, goiz osoa musikaz girotuko duen DJ bat, fotomatoia eta merchandising salmenta gunea. Ospakizuna arratsaldeko 14:00etan amaituko da, inguruko saltokiek emandako hainbat produktu zozketatu ondoren.

Elkarteak hainbat informazio-puntu izango ditu behar duten pertsona guztiei erantzuteko, eta APNABIko talde profesionala prest egongo da parte hartzen dutenei orientabideak emateko.

Comments are closed.