APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz ikastetxeko irakasle taldea lanean ari da geletara itzuli ahal izateko

Azken asteetan, APNABIren hezkuntza-alorraren jardunak deseskalada du ardatz, eta ikasgeletara segurtasun osoz itzultzeko formularik egokiena diseinatzen ari da, bai ikasleentzat bai talde profesionalentzat. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren azken jakinarazpenen arabera, maiatzaren 25etik aurrera egin ahal izango litzateke, baldin eta lurraldea Estatuko Gobernuak emandako normaltasun berri baterako trantsiziorako planaren 2. fasean sartzeko moduan badago, baina ikastetxe bakoitzaren esku geratzen bada azken erabakia.

Hezkuntza sailarekin harremanetan

COVID-19aren pandemiaren garapena zein den jakin arte, APNABIko irakasle-taldea espazioak eta zerbitzuak egokitzeko lanetan murgilduta dago, segurtasun-neurriak betetzen direla bermatzeko. Horretarako ordu malgutasun handiagoa baloratzen ari dira, bai eta hainbat zerbitzuen bideragarritasuna aztertzen ere, hala nola jantokiarena eta eskola garraioarena. Prozesu hori Hezkuntza Sailarekin koordinatuta egiten ari dira.

Aldamiz Ikastetxeak joan den martxoaren 12an geldiarazi zuen bere jarduera presentziala, Eusko Jaurlaritzaren dekretuz, pandemiaren aurrerapena geldiarazteko beharragatik. Ordutik, talde profesionalak erantzun telematikoa eskaintzen die ikasleei eta haien familiei, metodologiak egokituz eta proposamenak aldatuz, eta alarma-egoeran lantzeko material espezifikoak sortuz. Eduki horietako asko publikoak dira eta hemen deskarga daitezke.

PNABIren gainerako zerbitzuak deseskalada ildo berean ari dira lanean egun hauetan. Prozesuari buruzko informazio gehiago hemen lor daiteke.

 

Comments are closed.