APNABI Autismo Bizkaiaren Etika Gogoeta Taldea jaio da

Apnabi Autismo Bizkaiak Etika Gogoeta Taldea (EGT) sortu du, bertan etika-printzipioen aplikazioa aztertu eta hobetzeko helburuarekin. Taldean elkarteak lantzen dituen arlo guztietako profesionalek parte hartzen dute, prestakuntza eta esperientzia desberdinekin. Taldearen lehen saioa otsailaren 15ean izango da eta horrek pilotu-faseari ekingo dio.

Etika aktoreen eta estamentuen jokabidea gidatu behar duten balioei, printzipioei eta arauei dagokie, duintasuna babesteko eta pertsonen eskubideen erabilera sustatzeko, APNABIren kode etikoan islatzen den bezala. Proiektu hau elkarteak FEVASen EGT ereduaren sorrera bilatzen zuen elkarlanean parte hartzean sortu zen, orain APNABIren talde hau gidatuko duena.

Aipatzekoa da aurkezpen-bilera joan den astean egin zela, eta Marije Goikoetxeak parte hartu zuela, giza eskubideetan doktorea eta Deustuko Unibertsitatean psikologian lizentziaduna, non irakarlea den.

Comments are closed.