APNABI autismoko prestakuntza-espezialitatearen edizio berri bat ematen ari da Lanbideren eta Calasanz ikasketa-zentroaren bitartez

Astelehen honetan, martxoaren 9an, hasi da Santurtzin APNABI Autismo Bizkaiako taldeak Santurtziko Calasanz zentroarekin lankidetzan eta Lanbideren bitartez ematen duen autismoko prestakuntza-espezialitatearen 2. edizioa.

Prestakuntza ekainaren 9ra arte izango da eta 250 orduko iraupena izango du. Langabezian dauden pertsonei zuzenduta dago bereziki.

Prestakuntza horri esker, APNABI Autismo Bizkaiak 48 urteko ibilbidean eta bizitzako esparru guztietan autismoa duten pertsonei zuzeneko laguntza emateko erreferente gisa duen esperientziatik abiatuta garatutako ezagutza eta jardunbide egokiak helarazi ahal izango dizkie. Horrela, parte-hartzaileek autistei ematen dieten laguntza hobetu ahal izango dute, haien ezaugarri eta behar bereziak errespetatuz eta gizartean benetako inklusioa sustatuz.

Horrelako prestakuntza-ekimenek gizarte- eta hezkuntza-arloko profesionalen prestakuntza indartzea dute helburu, eta aniztasunarekiko egokiagoak eta errespetuzkoagoak diren esku-hartzeak eta pertsona autistentzako ingurune inklusiboagoak bermatzen dituzte.

Comments are closed.