APNABI Berdintasunerako II. Plana prestatzen ari da

APNABI Autismo Bizkaia erakundean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana egiteko prozesuan lanean ari da. Horretarako arlo guztietako profesionalentzako galdeketa bat diseinatu da, eta laster jarriko da martxan. Ekarpenekin eta erantzunekin osatuko da azken urteetako lana ebaluatzen duen diagnostikoa, eta plangintza berria diseinatuko dute.

APNABIk berdintasunerako lehen plana garatu zuen 2015. urtean, eta, harrezkero, hainbat lan-ildo jarri ditu abian, Berdintasun Batzordeak sustatuak, hala nola sexu-jazarpeneko eta sexuagatiko jazarpeneko protokolo bat egitea, edo sentsibilizazio-jarduera eta -dinamika ugari antolatzea, bereziki Emakumearen Eguna edo Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna bezalako egunetan. Berdintasunaren arloko formakuntza ere eskaintzen da, besteak beste.

Comments are closed.