Topera gozatu dituzte Inauteriak APNABIko kideek

APNABIren Ubietako (Gueñes) etxeetako neska-mutilek aktiboki parte hartu dute azken egunotan Inauterietan. Maitagarri, pinguino, sorgin, marigorringo, adarbakar eta beldurrezko maskarekin jantzita, joan den larunbatean, hilak 22, herriko plaza eta frontoia bete zituen lehiaketara eta txokolatada handira joan ziren, eguraldi ona lagun. Etxeko kideek nabarmendu dute jaia “oso musika onarekin” osatu zela, Partymanen emanaldiari esker, eta gaineratu dute “pertsona batzuk dantzatzera animatu zirela”.

Bizitza independentea

Inauterietako jaian parte hartzea APNABI Autismo Bizkaiaren etxeetan egiten diren jarduera ugarietako bat da. Aisialdian ere AEN duten neska-mutilen bizimodu independentea errazteaz gain, haien parte-hartzea sustatu nahi da beren udalerrietan antolatzen diren kultur programetan.

 

Comments are closed.