APNABI EHUko eta Deustuko Unibertsitateko enplegu-foroetan egongo da

APNABI Autismo Bizkaiak EHUko Enplegu Foroan eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako Enplegu eta Ekintzailetza Foroan hartuko du parte aurten ere. Lehen hitzordua martxoaren 10ean izango da eta bigarrena hilaren 25ean eta 26an. Unibertsitateetako Bizkaiko campusetan garatuko dira biak.

Erakundeentzat, hala nola APNABIrentzat, horrelako hitzorduek zuzeneko eta hurbileko topaketak sustatzen laguntzen dute etorkizuneko profesional berriekin, eta hori interesgarria da haien jarduera ezagutarazteko, beste enpresa batzuekin edo mundu akademikoarekin sinergiak sortzeko eta talentua erakartzeko.

UPV-EHU

Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen duen azokak bi jarduera mota ditu: alde batetik, enpresen aurkezpenak egiten dira eta, bestetik, erakundeen eta hautagaien arteko harremanetarako gune bat dago. Enpresen lan-eskaintzetan izena emateko epea otsailaren 20an bukatuko da. Hitzorduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo unibertsitatearen webgunera.

Deusto

Bestalde, Deustuko Unibertsitateak bere azokaren XVI. edizioa egingo du, “Bilatzen ari diren pieza zara” izenburupean, eta, era berean, inguruko erakundeen eta ikasleen arteko sinergiak sustatzen jarraitzea du helburu, enpresa eta erakundeen proiektu profesionalak eta horiei lotutako lan-aukerak ezagutarazteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo unibertsitatearen webgunera.

 

 

 

Comments are closed.