
Autismo Europa erakundeak APNABI Autismo Bizkaiaren bizitza independentea bultzatzeko proiektua hautatu du, “Independent life for Autistic People in need of a high level of support” jardunaldian aurkezteko. Datorren ostiralean, urtarrilaren 14an, 16:00etatik 18:00etara izango da hori.
Saioan beste 4 esperientzia interesgarri partekatuko dira: laguntza-premia handiak dituzten pertsonentzako bizitza independenteko etxeetako berrikuntza-proiektuak, Autismo Sevillaren eskutik, Fondation Autisme Luxenbourg-en zerbitzuen erakusketa, AT-Autism-en Synergy programa (Londres) eta Sésame Autisme-ren proiektua Lyonen (Frantzia).
Jardunaldian parte hartzeko izen-ematea urtarrilaren 12ra arte egongo da zabalik esteka honetan. Nabarmentzekoa da saioaren garapena ingelesez izango dela oso-osorik.