APNABI eta ZAINTZEA elkarlanean ari dira familia zaintzaileei laguntza-talde bat eskaintzeko

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak ZAINTZEA Bilboko zaintzaileen senideei laguntzeko Udal Zentroarekin lankidetzan hasi da elkarteko familiei zuzendutako laguntza-baliabide berri bat eskaintzeko. Mendekotasuna duten edo hori pairatzeko arriskuan dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalei zuzendutako laguntza-saioen zikloa da.

Tailerretan zaintzarekin lotutako funtsezko gaiak landuko dira, hala nola antsietatearen maneiua, autozainketa, emozioen kudeaketa edo familien ongizate psikosozialaren beste alderdi batzuk. Zaintzea elkarteko psikologia profesionalek emango dituzte eta doakoak izango dira APNABIko bazkideentzat.

Izen-emateak

Saioak ekainaren 4an, 11n eta 18an (asteazkena) izango dira, 10:00etatik 11:30era, eta Bilboko La Perrera udal espazioan egingo dira. Taldeko gehienez 15 pertsonentzat pentsatuta daude.

Parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea formulario honen bitartez. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira. Izena emateak berekin ekarriko du taldearen hiru saioetara joateko konpromisoa.

Programa berri honi buruzko informazio gehiago jaso daiteke APNABIko Familiei Laguntzeko arloan, familia@apnabi.org helbidera idatziz edo 944 75 57 04 telefonora deituz.

Zaintzea

Zaintzea Bilboko Udalaren doako udal-zerbitzua da, zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzera zuzendua, eta laguntza integrala eskaintzen die, bai senitartekoak zaintzeko, bai beren ongizatea hobetzeko.

Informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen ditu, bai eta egunerokoan baliagarriak diren trebetasunak garatzeko prestakuntza ere. Laguntza psikologikoa, autonomia pertsonala eta soziala sustatzeko tailerrak eta jarduerak ere sartzen dira, bai eta zalantzak edo unean uneko beharrak argitzeko erabilgarri dagoen laguntza- eta kontsulta-telefono bat ere.

Comments are closed.