APNABI Lan 42 Urdulizekin elkarlanean ari da autismoa duten pertsonei programazio prestakuntza eskaintzeko

APNABI Lanek autismoa duten pertsonen artean enplegua sustatzeko aukerak zabaldu ditu 42 Urduliz proiektuarekin lankidetza berri baten bidez. Programazio-campus berritzaile eta doakoa baten bitartez, APNABIren arlo soziolaboralak autismoa duten pertsonei egokitutako prestakuntza-modalitate esklusiboa eskainiko du.

42 Urdulizek eta APNABI Lanek, elkarlanean, campuseko metodologia jarraituko duen aurrez aurreko prestakuntza eskainiko dute, pertsona bakoitzaren erritmora egokitua, kolaboratiboa, liburu eta eskolarik gabea eta gamifikazioarekin.

Animatu proiektua ezagutzera! Eman izena:

Ikastaroa 18 urte edo gehiago dituztenentzat da (edo 2024an adin nagusitasunera iristen direnentzat). Interesa dutenek esteka honetan eskuragarri dagoen formularioa bete behar dute. Taldea pertsonekin harremanetan jarriko da informazio gehiago izateko.

Interesa duten pertsona guztien artean taldeak sortuko dira 42 Urdulizko instalazioetara bisita gidatuetara joateko eta, horrela, metodologia eta prestakuntza-proposamena hobeto ezagutu ahal izateko. Bisita horietara AEN duten pertsonak joan ahal izango dira, banaka edo familiekin batera, baita AEN duen norbaiten senide bat ere. Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, APNABI Laneko taldearekin jar zaitezke harremanetan, lan@apnabi.org helbidera idatziz.

Comments are closed.