APNABI LAN antzerki taldeak obra berria estreinatu du: “El gran concurso de talentos”

Otsailaren 9an, asteazkena, APNABI LANen antzerki taldeak “El gran concurso de talentos” antzezlana antzeztu zuen. Errekaldeko gizarte-etxean egin zen, Bilbon. Bertan 10 pertsonak hartu zuten parte, 8 gizonek eta 2 emakumek. Taldeak ateak itxita estreinatu zuen obra, osasun-arloan indarrean dauden murrizketengatik eta azken hilabeteetan entseatzeko zailtasunengatik. Hala ere, publiko gisa bertaratu ziren elkartearen okupazio-zentroko erabiltzaileak eta talde profesionala, eta oso positiboki baloratu zuten egindako lana eta azken emaitza.

Taldearen laugarren antzezlana da hau, eta zentro okupazionaleko talde profesionalaren laguntza jasotzen du, arte eszenikoen esparruko boluntario baten lankidetzaz gain. Hala ere, parte-hartzaileek zuzentzen eta kudeatzen dituzte obrak, bai sortze-fasean, bai funtzioa bera prestatzeko fasean. Horietako bakoitzak bere gaitasunak ematen ditu interes handieneko arloetan, aktore gisa, dekoratuaren edo jantzien diseinuan, gidoiaren prestakuntzan eta abarretan. Jarduera horri esker, autismoa duten pertsonek erantzukizun berriak hartzen dituzte, autokudeaketa edo talde-lana bezalako kontzeptuak lantzen dituzte, eta adierazpen- eta komunikazio-trebetasunak garatzen dituzte, segurtasunik ezak kenduta eta autoestimua irabazita.

Comments are closed.