APNABI Lan enpresak Foru Aldundiaren LPErako prestakuntza ikastaroa hasi du 60 pertsonarekin

Bilboko Gogarte Etxearen gelak erabiliko dituzte formakuntza egiteko // APNABI

APNABI Lanek, APNABIko enplegu-arloak, maiatzaren 3an hasi zuen OPEtea prestakuntza-programa, Bizkaiko Foru Aldundiak 2021. urterako deitutako lan-eskaintza publikoa gainditzeko. Elkarteak eskaintzen duen ikastaro honen 2. edizioa da hau, eta autismoaren espektroan nahasmendua (AEN) duten 60 pertsona helduk eman dute izena.

APNABI Lanen helburua da parte hartzaileak oposizio-lehiaketa gainditzeko gaitzea. Horretarako, hiru talde sortu dira, eta talde bakoitzak 4 orduko 2 saio izango ditu astean 3 hilabetez. Ikastaroa esperientzian oinarritutako prestakuntza-metodologia erabiliko du, taldeko praktiken, simulazioen eta gamifikazioaren bidez. Irailetik aurrera, APNABI Lanek prestakuntzaren azken fasea garatuko du, azaroaren amaieran egingo den lehen azterketara bergira.

APNABI Lanek aurkezpen-saioa egin zuen familiekin, azpimarratzeko garrantzitsua dela AENdun pertsonen familia-inguruneak prozesuan laguntzea beren konfiantza bultzatzeko, laguntza emozionala lantzeko eta edukiak ulertzen eta barneratzen laguntzeko.

Deialdia
Bizkaiko Foru Aldundiak 5 plaza gorde ditu adimen-urritasuna duten pertsonentzat lan-eskaintza publiko honetan. Horietako hiru menpeko lanpostuak betetzeko izango dira eta beste bi mantentze-lanetako langileentzat. Foru Aldundiak bigarren aldiz gordeko ditu kolektibo horretako pertsonentzako plaza espezifikoak. Lehenengo bostak 2019ko ekainean erreserbatu ziren, eta horiek lortu zituzten bost lagunek Foru Erakundearen egituran sartu eta bi urte bete zituzten 2021eko otsailean. Aipatu plazez gain, Foru Aldundiak Bizkaiko Udalek erabil ahalko duten lan-poltsa bat ere osatuko du.

Comments are closed.