APNABI Lan eta Lan Berri foru programari esker, AENdun 14 pertsona erreprografian trebatu dira

10 pertsonek lortu dute titulua 2020 urte honetan. // APNABI

Joan den abenduaren 21ean amaitu zen APNABI Lanek, APNABIren gizarte- eta lan-arloak, eskaintzen duen autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten gazteentzako lan-trebakuntzako ikastaroa. Programari esker, 2020an 14 pertsona erreprografiako laguntzaile gisa trebatu dira.

Formakuntza hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak bultzatutako Lan Berri programari esker egin izan da, eta 200 ordu teoriko-praktiko izan ditu.

Prestakuntza teorikorako saioak Bilboko Deustuko Unibertsitateko ikasgeletan egin dira, elkarteari gela bat lagatu izanagatik. Prestakuntza praktikoa Basurtuko APNABI Lan zentro okupazionalean egin da. Bertan daude erreprografia lantegia eta ikaskuntza praktikorako beharrezko tresnak. Saio guztiak aurrez aurre egin dira, COVID-19a kutsatzea saihesteko indarrean dauden higiene eta segurtasun neurriei jarraituz.

Diploma-banaketa

Abenduaren 21ean bertan, ikastaro honetan parte hartu duten ikasleak APNABI Lan tailerrean bildu ziren, produktu grafikoak manipulatzeko laguntzaile gisa duten gaitasuna egiaztatzen duten diplomak jasotzeko. Horrekin, AENdun pertsona horiek guztiek gizarteratzeko eta laneratzeko bide gisa formakuntza jasotzen jarraitzeko egindako ahalegina aitortu nahi izan da, batez ere pandemiak markatutako urte honetan.

Comments are closed.