APNABI Lanek ikastaroa eskaintzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren LEPrako, adimen-urritasuna duten pertsonei zuzenduta

Euskalduna jauregian 2018ko ekainean egindako lehen azterketaren irudia. // Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak adimen-urritasuna duten pertsonentzako lanpostu publiko batzuk eskainiko ditu 2021ean. Horretarako, APNABI Autismo Bizkaiaren gizarte- eta lan-arloak, APNABI Lanek, prestakuntza-ikastaro bat eskainiko du —erabat doakoa—, deialdia prestatu nahi duten autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonei laguntzeko.

LEP honetan parte hartzeko ez da titulazio zehatzik behar, baina ezinbestekoa da % 33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua izatea eta Bizkaiko Foru Aldundiko ezgaitasuna balioztatzeko zerbitzuak baliozkotutako ezgaitasun intelektuala edo adimen-urritasuna izatea.

Laguntza

APNABI Lanek eskainiko duen prestakuntzaren helburua da AENdun pertsonei LEPko azterketa arrakastaz gainditzen laguntzea. Gainera, prestakuntza programak pertsona horiei lagunduko die deialdian parte hartzeko behar diren kudeaketa guztietan. Laburbilduz, APNABI Lanek laguntza hau emango du hurrengoetan:

  • Deialdian izena ematea eta behar den dokumentazioa izapidetzea.
  • Probetarako prestakuntza.
  • Plazetako bat lortuz gero, Enplegu Lagunduaren metodologiaren bidez laguntzea.

Izen-emateak

APNABI Lanek bi ordutegi ditu prestakuntza horretarako: bata, goizekoa (10:00etatik 14:00etara), eta, bestea, arratsaldekoa (16:00etatik 20:00etara), astean hiru egunez. INSERTA Fundazioaren laguntza ekonomikoari esker, prestakuntza doakoa izango da. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena emateko inprimakia bete behar dute hemen, edo APNABI Lanekin harremanetan jarri lan@apnabi.eus helbide elektronikoaren bidez. Helbide horretan informazio gehiago jaso edo zalantzak argitzeko ere jo daiteke.

Bigarren deialdia

Bizkaiko Foru Aldundia 2017an izan zen ezgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lan-eskaintza publikoaren deialdia egin zuen lehen euskal erakundea. Prozesuak, gainera, aintzatespen ugari jaso ditu ordutik.

Hautapen prozesuaren oinarriak prestatu eta egokitzeko, Foru Aldundiak Hirugarren Sektoreko hainbat erakunderen aholkularitza izan zuen, besteak beste APNABI Autismo Bizkaia. Erakundeen laguntzari esker iritsi da deialdi berri hau, denboran aurrera egin baitu. 2017an LEPra aurkeztu ziren APNABIko hiru lagunek lanpostu publiko bat lortu zuten.

Comments are closed.