APNABI protagonista Bizkaia Irratian

Bizkaia IrratiaAPNABI Autismo Bizkaia protagonista izan da Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan” irratsaioan, elkarrizketa egin baitiote Sheila López Almeida —psikologo eta neuropsikologoa, AENdun pertsonen arreta goiztiarrean, osasun mentalean eta senitartekoentzako laguntza zerbitzuetan espezializatua— eta Nekane Gonzalez Lagomari
—arreta zuzeneko profesionala gure elkarteko bizitza independenterako etxe batean.

Sheila López Almeidak xehetasun osoz azaldu du APNABIk Goiz zentroan egiten duen lana, non balorazio goiztiarreko zerbitzua eskaintzen baitie familiei. Goiz zentroa beraizik espezializatuta dago kognizioan, komunikazioan, arretan, portaeran eta motrizitatean eragina duten neuro-garapeneko nahasteetan.

Bestalde, Nekane Gonzalez Lagomak azaldu du APNABIk entrenatzeko eta beren gaitasunak hobetzeko programa bat duela martxan bizitza independentea lortu nahi duten AENdun pertsonentzat. Programa horren bidez prestakuntza teoriko-praktikoa eskaintzen diete etorkizunari buruz gogoeta egin dezaten eta ezagutza eta tresna baliagarriak izan ditzaten ahalik eta autonomia handiena lortzeko. Nekanek bereziki azpimarratu du APNABIk berriki argitaratu duen “Ni, neure etxean” liburua, non hainbat arau eta aholku praktiko aurkezten
baitira autismodun pertsonek errazago har dezaten bizitza independenterako bidea helduarora iristen direnean. Argitalpen hori prestatzeko lantaldean aritu dira AENdun pertsonak eta APNABIko jarduera eremu desberdinetako profesionalak.

Comentarios cerrados.