APNABIk 1.300 pertsona baino gehiago bildu ditu Santurtzin Autismoa Martxan! 2026 egitasmoan

Santurtziko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolatuta, 3,5 km egin zituen Las Viñas ikastetxeko jai-gunean amaitzeko

APNABI Autismo Bizkaiak 1.300 pertsona baino gehiago bildu zituen Autismoa Martxan! 2026, Autismoaren Kontzientziazioaren Munduko Eguna ospatzeko ekitaldien amaiera egitasmoan. Ekimena Santurtziko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolatu zen, eta itsas herria kamiseta morez betetako marea handi batekin bete zen.

Horrela, elkarteak autismoaren eta kolektiboaren inguruko sentsibilizazioa bultzatu nahi du. Urtero Bizkaiko udalerri batean egiten da, eta oraingo honetan Santurtziko Udala izan da ekimenarekin bat egin duena, autismoa duten pertsonak gizarteratzearen alde guztion inplikazioa indartzeko helburuarekin.

Martxa 10:30etan abiatu zen Santurtziko Arrantza Portutik. Herriko alkate Itziar Carrocerak eta APNABIko lehendakari Mikel Pulgarinek hasierako zinta moztu zuten ibilaldiari hasiera emateko. 3,5 km; pertsona guztientzako ibilbide irisgarrian, eta Las Viñas ikastetxe publikoko jolastokian amaitu zen.

Bertan, adin guztietako pertsonek gozatu ahal izan dute kirol-jarduerez, jolas-guneez eta autismoari buruzko informazioaz, baita gozatzeko pentsatutako eta pertsona guztiei egokitutako jai-giro atseginaz ere.

Ospakizun horrekin, Santurtzik Leioan (2025), Barakaldon (2024) eta Berangon (2023) egindako martxen lekukoa hartu zuen. Elkarteak urtero eramaten du ekimen hau Bizkaiko udalerri batera, kolektiboaren ikusgarritasuna bultzatzeko eta autismoa duten pertsonekin eta haien familiekin gizarte justuagoa eta solidarioagoa eraikitzeko helburuarekin.

Autismoa Martxan! 2026k, Santurtziko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntza izan zuen; DYA Bizkaiaren, Asume Elkarteko boluntarioen eta beste dozenaka lagunen laguntza; eta honako hauen babesa: Kaiku, Santurtziko Saltoki Batuak, Ausolan Taldea, Gasca (Gastronomia Kantauriarra), Metro Bilbao, Gastronomía Baska, CAE, Zurekin Bus, Grupo Zubizarreta, Soleto Bus, Eureka Bus eta Bilconver Rehabilitaciones. Eskerrik asko!

Comments are closed.