APNABI Autismo Bizkaia arlo klinikoak, besteak beste, autismoaren diagnostikoa duten 18 urtetik beherakoen gizarte-trebetasunak lantzeko talde-dinamikak garatzen ditu. Duela 15 urte baino gehiago hasi ziren, eta gaur egun 20 talde biltzen dira aldizka. Guztira 100 parte-hartzaile ditu programak, 6 eta 17 urte bitartean. Horrela, ingurune positibo eta aberasgarrietan gizarte-elkarreragina hobetzeko aukera dute.
Programa hau elkarteak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin duen kontzertuaren barruan kokatzen da, eta adingabe bakoitzaren ezaugarri eta behar espezifikoen arabera antolatzen ditu taldeak. Horri esker, helburu pertsonalizatuak ezar daitezke, kideen berezitasunei erantzuten dietenak.
Metodologia taldean esperientzia positiboak sustatzeko diseinatuta dago, ikaskuntza esanguratsua eta partekatua sustatuz. Saioetan, komunikazioa, talde-lana edo emozioen kudeaketa bezalako alderdiak jorratzen dira, inklusiorako eta garapen pertsonalerako funtsezko elementuak.