APNABIk 2026ko Autismoaren Munduko Egunerako egitaraua aurkeztu du

Aurten ere, Autismoari buruzko Kontzientziazioaren Munduko Eguna dela eta (apirilaren 2an ospatzen da urtero), APNABI Autismo Bizkaiak jarduera-programa interesgarria antolatu du 2026rako. Proposamen horien helburua kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da, kolektiboaren ikusgarritasuna eta onarpen soziala areagotzeaz gain.

Elkarteak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekimen horietan parte hartzera eta gizarte ulerkorrago eta irisgarriago baten aldeko konpromisoarekin bat egitera.

🔹Dibulgazio-jardunaldia Victor Ruggierirekin: “Autismoa eta burnout-a: agortzea autistengan, familiengan eta profesionalengan”

📅Martxoak 3 |🕠 17:30 | 📍Bizkaia Aretoa (Bilbo) | 💶Doan

Hitzaldia Victor Ruggieri (Argentina) haurren neurologian nazioarteko erreferentea, Neurologia Pediatrikoko Akademia Iberoamerikarreko lehendakari ohia eta Buenos Airesko J. P. Garrahan Pediatria Ospitale Nazionaleko Ohorezko Aholkulariak emango du.

🔹Jai topaketa eta jarduerak Bilbon

📅Apirilak 1 | 🕠11:30 | 📍Areatzako estalpeetan (Bilbo) | 💶Doakoa, izen-ematerik gabe

Jai- eta erakunde-topaketa, informazio- eta sentsibilizazio-gunearekin, eta adin guztientzako jolas-jarduerekin.

🔹Autismoari buruzko hitzaldi irekia Santurtzin

📅Apirilaren 14a | 🕠18:30 | 📍Casa Torre Jauregia (Santurtzi) | 💶Doan

Herritarrei zuzendutako hitzaldia, autismoari buruzko ezagutza eta elkarteak eskaintzen dituen programa eta zerbitzuak hurbiltzeko. Hitzaldi nagusia Noemi Tetua APNABIko hezkuntza arloko zuzendariak eta Lorena Matey elkarteko gizarte langileak emango dute.

🔹Dibulgazio-jardunaldia Joaquín Fuentesekin: “Autismoari buruzko elkarrizketa: berrikuntzak, zalantzak eta ziurtasunak”

📅Apirilaren 15ean | 🕠17:30 | 📍Deustuko Unibertsitatea (Bilbo) | 💶Doan

Joaquín Fuentes doktorea, haur eta nerabeen psikiatra ezaguna, Gautenako ikerketa-aholkularia eta duela gutxi arte Gipuzkoako Poliklinikako zerbitzuburua izan dena, autismoaren azterketan ibilbide oso zabala izan duena, eta Leire Flor, Hezkuntzaren eta Hezkuntza Premia Berezien profesionala, baita autismoaren eta AGNHren diagnostiko berantiarra duen emakumea ere izango dira protagonista. Fuentes izango da Bilbon 2028an egingo den Autismo Europako 15. kongresuaren batzorde zientifikoko buru, eta Flor hitzorduaren batzorde antolatzaileko kidea da. Mikel Pulgarín, APNABI Autismo Bizkaiako presidenteak gidatuko du saioa.

🔹Elkartasun martxa Santurtzin: Autismoa Martxan!

📅Apirilak 19 | 🕠10:30 | 📍Santurtzi | 💶8 €

Ibilbide erraza eta irisgarria. Amaieran, jai giroa, jolas eta jarduerekin. Jarduera solidarioa eta sentsibilizaziokoa, Santurtziko Udalarekin lankidetzan. Inskripzioak elastiko oroigarria eta hornikuntza-gunerako sarbidea barne hartzen ditu.

Comments are closed.