APNABIk AENdun pertsonen anai-arrebentzako lehen topaketa egin du

Familiei Laguntzeko arloaren bitartez, APNABI Autismo Bizkaiak autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonen anai-arreben talde espezifikoei ekin die. ‘Anai-arrebak’ izenpean, topaketak 10 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira, eta topagune bat sortzea dute helburu, berdinekin denbora partekatu ahal izateko.

Lehenengo saioa azaroaren 22an, astelehena, izan zen. Aldamiz ikastetxeko APNABIko irakasle ibiltariek dinamizatu zuten taldea. Parte hartu zuten gazte eta profesionalek oso modu positiboan baloratu zuten topaketa, baita haien familiek ere.

Parte hartu

Informazio gehiago jaso nahi dutenek APNABIren Familiei Laguntzeko lantaldearekin harremanetan jar daitezke 94 475 57 04 telefono-zenbakiaren bidez, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara, edo posta elektronikoz, familia@apnabi.org helbidera idatziz.

Comments are closed.