APNABIk AENdun pertsonen bizitza independenterako entrenamendu-ikastaroaren 6. edizioa amaitu du

Parte-hartzaileek diploma eta amantal oroigarria jaso zituzten. // APNABI

APNABI Autismo Bizkaiak maiatzaren 27an amaitu zuen “Bizimodu independenterako entrenamendua” ikastaroa. Horrekin autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten adin nagusikoei emantzipazioa errazteko aukera ematen die elkarteak. 6. edizio honetan parte hartu zuten 15 lagunek diplomak eta amantal bat jaso zituzten ikasturteko azken saioan, 3 hilabeteren ondoren.

📸 → Diplomen entregan ateratako argazkiak ikusteko, egin klik hemen.

Ekimen honen bidez, emantzipazio-prozesuak hasteko trebetasunak garatzen dituzte. Ikastaro teoriko-praktikoa da, eta entrenamendua astean behin egiten dute hiru hilabetez. Eguneroko bizitzan moldatzeko behar diren tresnak eskuratzen dituzte.

Hala, finantza-prestakuntzako, elikadurako eta sukaldaritzako dinamiketan eta bizi-ohitura osasungarriei buruzko bestelako saioetan parte hartu dute. Horretarako, besteak beste, elkarteak berak argitaratutako eta hemen deskargatzeko eskura dagoen “Yo, en mi casa” gidaliburu irakurgarria erabiltzen da.

Hitzaldien zikloa

APNABIk TEA duten pertsona helduei beren bizitza independentean laguntzeko apustua sendotzen jarraitzen du. Horretarako, hitzaldi-ziklo bat egingo du, ekainean hasi eta urte bukaera arte gutxienez, hilean behin. Horri buruzko informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen. Eta ildo beretik, joan den martxoaren 4an, elkarteak “Nire bizitza independentearen bila” izeneko hitzaldia eman zuen, eta emantzipazio-prozesuan murgildutako zenbait pertsonak beren esperientzia pertsonalak azaldu zituzten. Hitzaldiaren bideo osoa ikusteko, sakatu hemen.

Comments are closed.