APNABI Lanek hitzarmena sinatu berri du Bizkaiko Foru Aldundiarekin. Horren bidez, laguntza eskainiko die Foru erakundearen lan-eskaintza publiko bat gainditu ondoren lanpostu batean sartzen diren autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonei. Hitzarmen hori aurrerapauso handia da AENdun pertsonen kolektiboarentzat; izan ere, orain arte, ezgaitasun intelektual aitortua zuten AENdun pertsonek soilik jaso ahal zituzten laguntza horiek.
Akordioaren arabera, LEP bat gainditu ondoren lanpostu publikoren bat lortu duten AENdun pertsonei Enplegu Lagunduaren metodologiaren eskainiko zaie eta hala egingo da, baldin eta pertsona ados badago laguntza hori jasotzearekin.
APNABI Laneko gizarteratze-arloko profesionalek eta elkarteko psikologoek sentsibilizazio-saioak eman dizkiete Aldundiko langileei, AENa duen pertsona bat lanean hasi aurretik. Pertsona hori izan da hitzarmen honetan parte hartu duen lehena.