APNABIk artea eta sormena aztertzen ditu Bilboko Arte Ederren Museoan

Joan den ostiralean, maiatzaren 28an, APNABI Autismo Bizkaiak aukera izan zuen hurbiletik ezagutzeko Bilboko Arte Ederren Museoak familian partekatzeko aisialdi-proposamen bat, sormenaren eta artearen bidez gozatzeko aukera ematen duena.

APNABIko aisialdiko taldeak, elkarteko kide diren familia batzuekin batera, adimeneko ezgaitasuna duten pertsonentzat pentsatutako dinamikan parte hartu zuen. Remigio Mendiburu artistaren ‘Memoria y materia’ erakusketako lan batetik abiatuta, haurtzaroaren oroimenean barneratu ziren, materialaren ezaugarriak aztertzeko eta sorkuntza-gaitasunarekin konektatzeko jolasaren hizkuntzatik aniztasunarekin erlazionatzeko orduan.

📸 Esteka honetan saioaren argazki-album osoa kontsulta daiteke.

Bilboko Arte Eder Museoaren web orrian, ‘Arakatu, sentitu eta sortu’ izeneko proposamenari buruzko informazio gehiago lor daiteke, parte hartu nahi duten pertsona guztientzat irekia.

Comments are closed.