APNABIk Autismo Españaren azterketan parte hartzen du, autismoa atzemateko eta diagnostikatzeko nesken eta emakumeen zailtasunak aztertzeko

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko kontsulta-taldeak emakumeari eta autismoaren espektroko nahasmenari (AEN) buruzko ikerketa-azterketan parte hartzen ari da. Autismo Españak 2020az geroztik garatzen du ikerketa hori, “Nesken eta emakumeen autismo-espektroaren nahasmenaren detekzio- eta diagnostiko-prozesuen beharrak” izenburupean. Dagoeneko eskuragarri daude azterketaren zenbait ondorio. Lehen zatia 2018an egin zen, hemen.

Azterlan horren bidez, neskek eta emakumeek izaten dituzten oztopo eta beharrak identifikatu nahi dira, autismoaren diagnostiko klinikoa lortu arte eta, hartara, behar dituzten laguntza-baliabideak eskuratu ahal izateko. Azterlanak praktika klinikoa hobetzeko gomendioak diseinatu nahi ditu, ebidentzia zientifikoa, emakumeen eta haien familien ikuspegia eta irizpide profesional aditua kontuan hartuta.

Tailerra

Esparru horretan, joan den martxoaren 2an, asteartean, Sheila Lópezek, APNABIko taldeko neuropsikologoak, estatuko beste autismo-erakunde batzuetako beste bi profesionalekin batera, berariazko tailer batean parte hartu zuen, AENaren diagnostiko klinikoan, hezkuntzan eta osasun mentalaren arloan espezializatutako 135 profesionali egindako inkestaren emaitza nagusiak baloratzeko, baliozkotzeko edo baztertzeko. Inkesta horretan APNABIko kontsulta-talde osoak hartu zuen parte.

Comments are closed.