APNABIk autismoa artatzeko egiten duen lana erakutsi zien Gironde-ko ordezkariei

Atzo Akitaniako Gironde departamenduko (Frantzia) 13 profesional eta kudeatzailez osatutako ordezkaritza bat etorri zen gurera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailburuorde Lide Amilibiaren eskutik.
APNABIk Girondeko profesionalei (ospitaleetako, ezgaitasuna duten pertsonen zentroetako, Girondeko osasun agentziako eta Bordeleko Unibertsitateko zuzendariei) azaldu zizkien gure antolakundearen estrategia, egitura, eredua eta esku-hartzea.
Ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu zituen zerbitzu klinikoa, Arreta Goiztiarreko zerbitzua eta Arrigorriagako Eguneko Zentroa eta Aterpetxea.

Comments are closed.