APNABIk autismoa duten pertsonentzako lehentasunezko Osasun Txartela goraipatu du, 2026ko lehen hiruhilekoan aurreikusita dagoena

  • Elkarteak eta FEVASek hainbat urte daramatzate lanean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin batera, neurri horien aplikazioa aldarrikatzeko. Lehentasunezko Osasun Txartel honek euskal osasun-sisteman autismoa duten pertsonen sarbidea eta arreta erraztuko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du – bere webgunean argitaratutako albiste baten bidez – Lehentasunezko Osasun Txartela (lehentasunezko OTIa) garatzeko azken fasean dagoela, beste kolektibo onuradun batzuen artean, autismoa duten pertsonentzat. Aurreikuspenen arabera, 2026. urteko lehen hiruhilekoan egongo da erabilgarri.

APNABI Autismo Bizkaiak, FEVAS Plena Inclusión Euskadi-rekin batera, neurri berri hau goraipatu du, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren mahaian hainbat urtez lanean aritu ondoren. Pertsona autistek osasun-zerbitzuetan lehentasunezko arreta jasotzea ahalbidetuko du, estres-egoerak murrizten lagunduz.

Abantailak

Txartela dutenek itxaronaldiak murriztu ahal izango dituzte, kontsulta-denbora egokitu ahal izango dute eta zaintzaileek etengabe lagundu ahal izango diete. Alderdi horiek bereziki garrantzitsuak dira autismoa duten pertsonentzat eta haien familientzat.

Une honetan, xehetasunak amaitzen ari dira, kolektibo onuradunetako pertsonek – besteak beste, autismoa dutenek – beren borondatez osasun-sistemaren barruan identifikatzeko eska dezaten. Behin aktibatuta, txartela etxera bidaliko du Osasun Sailak, eskubide eta abantailei buruzko azalpen-jakinarazpen batekin batera.

Comments are closed.