APNABIk autismoaz sentsibilizatzeko liburu eta film erakusketa bat eskainiko du Basurtuko liburutegian

Autismoaren munduko eguna dela eta, apirilaren 2an, APNABI Autismo Bizkaia elkarteak autismoaren inguruko ezagutza sustatzeko liburu eta filmen bilduma bat aurkeztu zuen Basurtuko liburutegian. Espektro Autistaren Nahasmendua (TEA) duten pertsonek idatzitako irakurketa errazeko literatura, autismoarekin zerikusia duten lanak eta filmak eskaintzen ditu erakusketak, horri buruzkoak edo autismoa duten pertsonei zuzendutakoak.

Material horiek maileguan hartzeko aukera dago. Liburuak 21 egunez mailegatu daitezke eta filmak 7 egunez. Denbora hori luzatzeko aukerarekin.

Aurretik, otsailaren 6tik 28ra, erakusketa bat egin zen Begoñako liburutegian. Erakusketa artistiko eta literario honen izena Kultura eta artea gure bizitzetan ‘izan zen, aldamiz ikastetxeak egindako materialekin

BISITATU

Erakusketa hilabete osoan zehar bisitatu ahal izango da Basurtuko Liburutegian (Sabino Arana 50, Bilbo), ordutegi hauetan:

Apirilaren 15era arte: astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 14: 45era. Apirilaren 6, 7 eta 10ean, itxita.
Apirilaren 17tik aurrera: Astelehenetik ostegunera 10: 00etatik 13: 00etara eta 17: 00etatik 20: 00etara

Comments are closed.